Akitania-Euskadi Euroeskualdeak (2011an sortua) 2014-2020rako Plan Estrategikoa onartu zuen 2014ean. Geroztik, bi aldaketa nagusi gertatu dira bere lurraldetasunean: Poitou-Charentes eta Limousin eskualdeek Akitaniarekin bat egin dute, Akitania-Berria deituriko eskualde berria osatuz, eta Nafarroako Foru Erkidegoa Euroeskualdean hirugarren kide gisa sartu da. Ondorioz, handiago eta konplexuagoa den Euroeskualde berria dugu, Akitania-Berria Euskadi Nafarroa izenarekin, 9 milioi herritar eta 100 000 km² ko garapenarekin.

Egoera berri hori kontutan izanik, Euroeskualdeak 2014-2020ko Plan Estrategikoa berrikusi eta eguneratu behar izan du.

Testuinguru honetan, ondoren ematen dizugun inkestaren zioa da, ekonomia eta gizarte eragileen iritzia jasotzea, une hartan zehaztu ziren lehentasun estrategikoei buruz, eta batez ere, handitze horrek ekar lezazkeen aukerak aurkitzeko.

 Inkesta bete