« Le Monde » Smart Cities hiri berrikuntzaren Europako sariek hirientzako aterabide berritzaileak eskaintzen zituzten zazpi egitasmo sariztatu dituzte. Nazioarteko epaimahai batek (unibertsitariak, hirigileak, arkitektoak, enpresa pribatu eta publikoetako adituak, elkarte arduradunak, nazioarteko erakundeak, GGE-ak, hautetsiak, “Le Monde”-eko kazetariak) norbanako, erakunde, start-up eta elkarteen hautagaitzak aztertu zituen.

Aurten, berrehun hautagaitzen artean, sari nagusia Transfermuga proiektuak eskuratu du, alegia Akitania-Berria Euskadi Nafarroa Euroeskualdeak kudeatzen duen egitasmoa. Transfermuga: lehen-lehenik plataforma bat. Europa mailako plataforma irekia, Frantzia eta Espainia arteko garraio eskaintzari buruzko informazio osoa eskaintzen duena, finean auto partikularraren nagusitasuna murrizteko asmoz. Transfermuga: politika publikoa. Lurraldeei kasu egin dien egitasmoa da, eta mugaz gaindiko joan-etorriak errazteko hainbat soluzio eskaini ditu. Azkenik, Transfermuga dinamika bat da; 2012an FEDER “POCTEFA” Europako Programaren baitan bideratu eta diruztatu zena. Eragile ugarirekin ehuntzen joan den dinamika bat: erakundeak, turismo bulegoak, garraiolariak, eta bertako ETE-ak (Okina, Bien Sûr, Pesa…).

Saria Lyoneko Herriko Etxean eman zen, Georges Képénékian (Lyon-eko auzapeza) eta David Kimelfeld (Lyon Métropole-ko Presidentea) hor zeudela. Karia horretara, Smart Cities-en inguruan trukatzeko aukera izan genuen, nazioarteko aditu eta “Le Monde” egunkariko kazetariekin.

Euroeskualdea bultzatu duten hausnarketak, Transfermuga 2 proiektuaren ondorioen aurkezpenean, ekainaren 19an Anglet-en.

“Le Monde”-ko iragarkira joan
Palmaresera joan