Akitania-Berria Euskadi Nafarroa Euroeskualdeak proiektu berri bat martxan jartzen du mugaren bi aldeetako magisteritzako ikasleak irakasle elebidunak bihurtzeko.

Urte bat edo bi urteetako frantsesa, euskara eta okzitaniera ikasteko formakuntza intentsiboak proposatzen dira.

Frantses-euskara eta frantses-okzitaniera irakasle elebidunen kopurua handitzeko beharretik sortuta, ESKOLA FUTURA (IRAKASLEGAIAK AEN) proiektuak ateak irekitzen dizkie frantsesez, euskaraz edota okzitanierazko formakuntza eskuratu nahi duten mugako bi aldeetako magisteritzako ikasleei.

ESKOLA FUTURA (IRAKASLEGAIAK AEN) hezkuntza programa honetarako matrikula epea 2018ko apirilaren 16tik maiatzaren 15era arte zabalik egongo da.

Mugaz gaindiko formakuntza linguistiko honi buruzko informazio guztiak eta izena emateko baldintzak www.eskola-futura.eu web-orrian aurki daitezke.

 

INTEREG POCTEFA 2014-2020 programaren bidez Eskualde Garapeneko Europako Funtsek (FEDER) kidetzan finantzatzen duten ESKOLA FUTURA (IRAKASLEGAIAK AEN) proiektuak, Akitania-Berria Euskadi Nafarroa Euroeskualdea osatzen duten hiru eskualdeen arteko harremanak sakontzeko aukera ematen du. Proiektu honen gauzatzeak honako hauek baimenduko ditu:

  • Euroeskualdean hitz egiten diren hizkuntzen ezagutza eta erabilera indartzea,
  • Ikasle trebatuentzat enplegua sustatzea,
  • Lurraldeko unibertsitateen arteko lankidetza indartzea,
  • Mugaren bi aldeetako eskola-sistemen eta praktika pedagogikoen arteko elkarrekikotasuna sustatzea.

Informazio gehiago