Akitania-Berria Euskadi Nafarroa Euroeskualdeak mugaz-gaindiko proiektu-deialdia atera du, “euroeskualdeko balio-kateak” sortzeko 2014-2020 lurralde estrategian identifikatutako hiru gako sektoreetan:

 

  • Sektore aeronautikoa eta garraioa
  • Osasuna Bio-osasuna
  • Nekazaritza eta nekazaritzako elikagaien industria
  • Energia berriztagarriak
  • Itsasoko eta itsasertzeko baliabideak arloetan
  • Basoa, zura eta eraikuntza jasangarria

 

Prozedura honek « Unibertsitatetik enpresarainoko » filial ekonomikoaren edo jarduera-sektore bateko erreferentzia aktoreak biltzea bilatzen du,  euroeskualdeko ikuspegitik sinergiak eta osagarritasunak  garatzen dituen proiektu aglutinatzaile eta bizitasuneko programa baten inguruan.

 

Proiektu-deialdi honek  300 000 euroko aurrekontua dauka.

Kandidatura dosierraren aurkezpena interneten bidez soilik egin daiteke, Euroeskualdearen webgunean: www.naen.eu.

Proiektuak aurkezteko epea 2018ko urriaren 31an bukatuko da, 12h00tan.