Akitania-Berria Euskadi Nafarroa Euroeskualdeak mugaz-gaindiko proiektu-deialdia atera du, eleaniztasuna, gazteen mugikortasuna, kultura eta euroeskualdearen herritartasunaren arloetan. Hiru eskualdeetako aktoreen arteko lankidetza sustatu nahi duen deialdi honek  450 000 euroko aurrekontua dauka.

Kandidatura dosierraren aurkezpena interneten bidez soilik egin daiteke, Euroeskualdearen webgunean, esteka honetan

Proiektuak aurkezteko epea 2019ko maiatzaren 6an, 12h-tan, amaituko da.