Euroeskualdeak mugaz bi aldeetako eragile publikoen zein pribatuen arteko lankidetza sustatzen du, bi finantza-tresnaren bitartez.

Alde batetik, diru-laguntza politika lehiakorra dauka (Akitania-Euskadi proiektuen deialdia). Urtero antolatzen diren saio baten edo batzuen inguruan egituratzen da, eta Batzarrak ezartzen ditu gaiak: kultura, eleaniztasuna, gazteria, herritarrak, ezagutzaren ekonomia, berrikuntza, ikerketa… Irakurri…

Beste alde batetik, diru-laguntza zuzenak emateko politika ere badu, GECTren 2014-2020 lurralde-estrategiaren lehentasunak hezurmamitzean parte hartzen duten egiturazko eragileei zuzenduta: aliantza estrategikoak.

Batzarraren agintepean ezarritako lehenbiziko aliantzek honako eremu hauek hartzen dituzte: ikasleen mugikortasuna, Euroeskualdearen bikaintasun-campusa, kluster-artekotasuna, kultura eta euskara sustatzea, lanbide-heziketa…