Akitania-Euskadi: Euroeskualdeen 4. LLETa

“Akitania-Euskadi” euroeskualdea LLET moduan eratutako beste hiru euroeskualderekin lotuta dago: 

  •  Pirinioak-Mediterraneoa
  • Tirolo-Alto Adige-Trentino
  • Galizia-Portugal Iparraldea


Helburuak eta misioa

Honako hauek dira GECTaren xede nagusiak:

  • Lankidetzan jardutea modu global eta zeharkakoan
  • Ikuspegi europarra izango duen lurralde-lankidetza bat sortzea
  • Bi eskualdeen egoera sendotzea Europan

Zehazki, Europako funtsak jaso eta kudetu ahal izango ditu GECTak eta, hala badagokio, esparru horretako proiektuen jabetza bere gain hartu. Finantziazio europarra bilatzea sustatu beharko du etengabe euroeskualdeko eragileen eskuetan dauden proiektuen mesedetan.


Ekintza-lerroak… Xedeak

  • Komunikazioak hobetzea bi eskualdeen artean, pertsonen eta salgaien garraioa errazteko ingurunean kalterik eragin gabe
  • Energia berriztagarriak ustiatze.
  • Ikerketako eta berrikuntzako jarduerak gauzatzea dinamika teknologiko, ekonomiko eta sozial berri bat sortzeko.
  • Prestakuntza eta hezkuntza sustatzea diploma bikoitzen eta ikasleen eta irakasleen mugikortasunaren bidez.
  • Ikuspegi berarekin jorratzea nekazaritzaren, elikagaien eta osasunaren arloetako gaiak, lehentasuna ematea kalitateari, jatorriari eta trazabilitateari, eta ingurumena zaintzen duten nekazaritza-jarduerak gauzatzea.
  • Dinamika kulturala eta artistikoa sendotzea.
  • Baliabide turistikoak batera ustiatzea.

Euroeskualdea zenbakitan

“Euroeskualdea zenbakitan” Akitania-Euskadi mugaz-gaindiko lurraldeari buruzko informazioa ematen duen dokumentoa da. Lurraldea ekonomikoki ezagutzeko asmoz, 10 atal erabili dira (lurraldea, biztanleria, lan-merkatua, ekonomia, ekonomia-errendimendua, bizi baldintzak, hezkuntza, garraioak, berrikuntza eta teknologia eta EBko Euroeskualdeen konparaketa). EUROSTAT-eko datuak erabiltzen dituen lan hori, Baionako eta Gipuzkoako Merkataritza GanbarekBiharteanbitartez, burutu dute, Akitania-Euskadi diru-laguntzari esker.