Pasaden ekainaren 29an ostirala, Iruñan, Alain Rousset-ek, Akitania Berriko Eskualdeko presidenteak, Euroeskualdearen lehendakaritza pasa zion Uxue Barkos Nafarroako Foru Erkidegoko presidenteari (2020ra arteko erantzukizuna). Ekitaldi ofiziala Nafarroako Errege Artxibo Nagusian egin zen, Iñigo Urkullu Euskadiko Lehendakariaren aurrean.

Botere transferentzia horretaz gain, Euroeskualdeko Batzarrak 2014-2020ko Plan Estrategikoaren eguneratzea onartu zuen. Orientazio-dokumentu honek 2014az geroztik lankidetza esparru honetan eragina izan duten aldaketa nagusiak kontuan hartu nahi ditu: Limousin eta Poitou-Charentes eskualdeen (2016) eta Nafarroako atxikimendua (2017). Aldi berean, Euroeskualdeak eskualde honetako datu giltzarriak eta adierazleak eguneratzen lagundu duen Euroeskualdea zifretan dokumentuaren bertsio berria argitaratu du : sartu