DIAGNOSTIKOA

“Mugak irautea”; beharrezkoa da bi eskualdeek elkar hobeto ezagutzea; ez dago euroeskualdearen sentimendurik; kultura-arloko desberdintasun handiak; lan egiteko modu desberdinak; hizkuntza benetako eragozpena da; truke urriak; ez dago garraiobide publikoaren sare egokirik; eta abar.

ERRONKA

Hobeto konektatuta dagoen eta elkarren artean lotura handiagoa duen biztanleria ahalbidetzea, elkarren jakintza eta partekatutako euroeskualdearen kontzientzia partekatzea eragozten duten trabak kentzeko, batez ere gazteak kontuan hartuta.

  •   Herritarrak izango dira beti eremu publikotik bultzatutako edozein ekimenaren hartzaileak. Gauzak horrela, Akitania-Euskadi 2014-2020 aldirako Euroeskualdea Garatzeko Estrategiak bere helburua beteko du Euroeskualdeko biztanleen ongizate- mailak hobetzen laguntzen badu. Era berean, herritarrak lankidetza-prozesuaren protagonistak eta eragileak izango dira Euroeskualdearen eremuan.
  •   Horregatik, 2014-2020 aldirako Euroeskualdea Garatzeko Estrategiak estrategia bat bultzatu behar du, eskualdeek elkar ez ezagutzea hainbat mendetan izandako mugak sortutako kultura-arloko eragozpenak gainditzen lagunduko duen estrategia hain zuzen ere. Era berean, LLETaren funtsezko erronkak izan behar dute, alde batetik, pertsonen mugaz gaindiko mugikortasuna eta pertsonen arteko komunikazioa ahalbidetzea bi hizkuntzak ezagutu daitezen sustatuz, eta, bestetik, kultura-elementu komunei balioa ematea eta garatzea, Euroeskualdearen kontzientzia partekatua bultzatuz.