DIAGNOSTIKOA

Sektore-balioko kateetan ez da sinergia posiblerik ezagutzen; herritarren kalifikazio-maila handia da; hainbat sektoretan buruzagitzan kokatzeko aukera, esate baterako sektore hauetan: fabrikazio aurreratua, aeroespaziala eta automozioa, gastronomia, turismoa eta abar; I+G+B, klusterrak eta Unibertsitateak babesteko sistema garrantzitsua; ez dago enplegu-arro integraturik; administrazio-arloko eragozpen handiak, eta abar.

ERRONKA

Jakintzaren ekonomia lortzeko aurrera egitea, enpresen lehiakortasuna eta enpresak merkatu berrietara irekitzeko aukera hobetzea, enpresen arteko lankidetza ez ezik, hezkuntza-sistemarekiko eta Euroeskualdean dauden ikerketa- eta berrikuntza-zentro guztiekiko lankidetza ere sustatuz.

  •   Jarduera ekonomikoa eta enpresak sozietate modernoen bizitzari eustea ahalbidetzen duten oinarri dira, eta herritarren ongizatea haien mende dago. Euroeskualdearen eremuan, mugaren ondorioz, enpresak elkarri bizkarra emanda bizi izan dira orokorrean, elkarren berri eta lankidetza-aukeren berri ia izan gabe.
  •   Ildo horretan, Akitania-Euskadi 2014-2020 aldirako Euroeskualdea Garatzeko Estrategiaren helburua da bi erkidegoetako enpresen arteko jakintza eta komunikazioa hobetzea, baita I+G+Baren, berrikuntza teknologikoaren (mugaz gaindiko start-upen garapena), prestakuntzaren (LH eta Unibertsitateak) eta enpleguaren aktore eta bideratzaile guztien artekoa ere. Bereziki, estrategiak funtsezko tresnak (hezkuntza-mugikortasuna, titulazio komunak, eta abar) eta foroak sustatu behar ditu tartean sartutako eragileek elkar ezagutzeko eta elkarrekin lankidetzan jarduteko eta mugaz gaindiko ekintzailetza bultzatu behar du; horrez gain, elkarrekin lan egitea, jarduera berriak garatzea edo merkatu berriak eskuratzea ahalbidetuko dieten sinergiak bultzatu behar ditu.
  •   Batez ere funtsezko sektore estrategikoetan (bi eskualdeetako RIS3 estrategiek eta bestelako sektore-planek zehaztutakoak) egin behar dira ahaleginak, sektore horietan handiagoa baita sinergien potentziala.