Gouvernance
Forme logo
Forme logo

Gobernantza irekia

Euroeskualdeak bi lerrotan ekiten du:

Maila anitzeko gobernantza eta proiektuen kudeaketa sustatzea.

Euroeskualdea bertako bazkideekin lan egin nahi duten eragileen topalekua da. Mugaz gaindiko lankidetzaren bideratzaile lanak egiten ditugu. Lan-talde teknikoak Europako finantzaketari buruzko aholkularitza eta laguntza eskaintzen ditu, aukera-eremuen azterketa, eta baita proiektuen bideratzaile lanak ere (bazkide nahiz informazio bilaketa…).

Horrez gain, euroeskualdea lan-taldeak eratzen ari da, sareak sortzeko, gauzatu diren proiektuen inguruko ekintzak partekatzeko elkargune gisa baliagarri izateko eta, era berean, abian diren proiektuak ustiatu eta Euroeskualdeko lehentasunekin bateragarri izan daitezen ahalbidetzeko. Gaur egun hainbat lan-talde ari dira jardunean: baso-zura, ekonomia sozial eta solidarioa, kultura, gazteria, garraioa….

Euroeskualdearen ikusgarritasuna eta posizionamendua zabaltzea

Euroeskualdea Europako testuinguruan kokatuta dago eta ikusgarritasun handiagoa ematen die lurraldean garatutako proiektuei. Elkarlan estua dugu hiru eskualdeek Bruselan dituzten delegazioekin eta Europako LLET plataforman ere parte hartzen dugu.

Asteko Hitza

Drapeau eu Mila
Drapeau fr Bienvenue
Drapeau es Mil
Nola erabili?