DIAGNOSTIKOA

Garraio-azpiegitura eta zerbitzu urriak; ez-eraginkortasunak garraio- eta mugikortasun-azpiegituren koordinaziorik ez dagoelako; errepide bidezko salgaien garraioaren gehiegizko baliabidea; abiadura handiko trenbide- konexioan izandako atzerapenarekin lotutako aukera-kostu handiak; itsasertza, hondartzak, naturaguneak eta basoak lankidetzaren elementu traktore indartsuak dira; aukerak natura-baliabideekin lotutako jarduera hasiberrietan; ondo zaindutako ondare naturala; bi eskualdeetan hazten ari den turismo- sektorea, eta abar.

ERRONKAK

Pertsonen eta salgaien mugikortasuna hobetzea, lurraldearen zaintza aintzat hartzea, lurraldeko baliabideen erabilera iraunkorra egiten dela zaintzea, eta lurraldeko ahalmenei eta erakargarritasunei balioa ematea; hori guztia estrategia partekatuen bitartez.

  •   Lurraldea, azken batean, giza jarduera guztiei eusteko oinarria da. Euroeskualdeko eremu geografikoan begien bistako lankidetza-premiak daude eremu hori iraunkortasun-irizpideen arabera zaindu eta aprobetxa dadin lortzeko.
  •   Akitania-Euskadi 2014-2020 aldirako Euroeskualdea Garatzeko Estrategiak ahalbidetu behar du Euroeskualdeko herritarren eta sektore ekonomikoaren konektibitatea, eta lagundu behar du Euroeskualdearen eremua Europako garapen-ardatzetan kokatzen, dagozkion garraio-azpiegituren eta -zerbitzuen bitartez.
  •   Era berean, ingurumen-gaiak kontuan hartzea eta gai horien inguruko lankidetza funtsezko elementuak dira naturagunea zaintzeko testuinguruan, eremu horretan itsasertz partekatu handia eta arazo komun ugari daude, baita bi eskualdeetako esperientziatik eta know-how-tik ikasteko aukera handia ere.
  •   Baliabide naturalak erabiltzeak, eta, zehazkiago, produkzio-eremuetan dagoen potentziala (abeltzaintza, nekazaritza eta baso-sektorea, adibidez) –produkzioan eta merkataritzan– aprobetxatzeak lankidetza-eremu zabalak eskaintzen dituzte Akitanian eta Euskadin. Bestalde, energia berriztagarriak bultzatzea partekatutako beste erronketako bat da, non bi eskualdeek erakutsi duten osagarriak direla.
  •   Azkenik, turismo-arloko lankidetzak lagundu behar du lurralde komunari balioa ematen eta hura erakargarriago egiten, betiere ingurumen-arloko kalitate handiko parametroetan.